2015(e)ko ekainaren 29(a), astelehena

Ander gure pianojolea


Kaixo neska- mutilak!

Ekainean gure Ander E.-k kontzertu bat eman zuen. Hemen daukazue berak interpretatutako abesti bat. Zorionak Ander, primeran jotzen eta abesten duzu!!!

Zein ondo ibili ginen Santanderren!

Kurtsoa amaituta dago baina oporretan joan baino lehen Santanderren izandako abentura gogora dezakegu.

Zein ondo portatu zineten guztiok! Zorionak!



Zidorreko kanpaldia (azken partea)

Gauzarik hoberenak beti laster amaitzen dira. 

Baina argazkien laguntzaz une politenak gogora ditzakegu. 

Hemen duzue izugarrizko "pase de modelos" bat.

2015(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

2015(e)ko ekainaren 24(a), asteazkena

Zidorreko kanpaldia (1. partea)

Nahiz eta guztiok kanpaldira ez joan, denok geure baserria ondo ezagutzen duzue irailan egon zineten eta. 


Irudian, egun hauetan egiten ari diren kanpaldiaren argazki  batzuk daude.

Argazkiak ikusita, primeran pasatzen ari direla ematen du. Ea hurrengo urtean nor gehiago animatzen den!


2015(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

Metrorako bisita

Astelehenean Metrora joan ginen.

Lehenengoz Metroko bideo bat ikusi genuen. Bideoan Lurpi maskota agertzen zen eta nolakoa den metro erakusten zuen. Luciaren osaba etorri zen agurtzera hor lan egiten duelako. Leku horretan jolas batean jolastu ginen eta bi talde zeuden: batek Metro izena zuen eta besteak Lurpi izena. Metro taldeak irazaki zuen eta eman zien urrezko pegatina bat eta besteei zilarrezko pegatina.

Gero, Metroko burmuina ikusi genuen. Sei pertsona lan egiten ari ziren eta hor, metroak, igogailuak, kamera... kontrolatzen zituzten.

Ondoren, metrora joan ginen eta makinak nola dabilen ikasi genuen. Gero, egun osorako txartela eman zigun neskak eta metro hartu genuen.

Hori egin eta gero, lau pertsonako taldeak egin genituen eta metroko kabinan sartu ginen. Zer pasada!!!! Kabinatik guztiak ikusten zen.

Azkenik, eskolara bueltatu ginen. Oso ondo pasatu genuen!!! Gainera, opari bat eman ziguten.

2015(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Agur agur 3. A

Gaur abesti bat egin dugu kurtsoa agurtzeko. Oso dibertigarria izan da abestia hizkuntza askotan dagoelako, adibidez: gaztelaniaz, euskeraz, portuguesez, katalanez...

Agur denoi

Diego, Alba, Peio D, Daniela, Endika

2015(e)ko ekainaren 14(a), igandea

Txanponak eta estralurtarrak

Calculo mental, gehiketak, dirua eta amaitzeko estralurtarrak! Zer gehiago nahi duzu?
Fijatu zaitez, bi eratan jolas dezakezu. Moduz errezean eta modu zailan. Ausartuko zara?




2015(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

Oi Pello Pello abestia


Klasean abesti berri bat ikasi dugu: Oi Pello, Pello. Herriko abestia da baina bideo honetan Mikel Laboak abesten du. Gustatzen zaizue?



2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Taldeka jolasten eta laguntzen 3A

Astelehenean, dinamika bat egin genuen tutoritzan. Ikasi genuen tadeka lan egiteko besteei lgundu eta besteekin onak izan behar dugula. Jende asko laguntzen zuen.

Hasteko mahai asko ipintzen dira klasearen erdian, eta gu gora igo behar dugu. Eta pixkanaka mahaiak kentzen ditugu eta leku gehiago geratzen da igotzeko. Batzuek lekua aurkitzen zuten eta beste batzuek bere lekua uzten zieten besteei, adibidez Maite eta Pablo. Oso dibertigarria izan da.

Lucía, Unai, Ander E eta Ana

Gauza asko ikasi ditugu:

  • Sentitu naiz oso ondo denok egon direlako laguntzen
  • Klaseko neska batek lagun dit bi aldiz bere lekua uztez
  • Ikasi dut denoi laguntzen badiegu ondo sentitzen zarela
  • Ikasi dut lagunak onenak direla
  • Ikasi dut lagunei laguntzea ondo dago, baina besteei laguntzea hobeto dela
  • Sentitu naiz oso ondo klaseko batzuek lagundu didatelako
  • Ikasi dut norbaitek laguntza behar badu, lagundu behar dugula
  • Taldeka lan egiteko lehenengoz pentsatu behar dugu eta gero lagundu
  • Oso sentitu naiz nire lagunak lagundu ditut, eta nire lagunak ez direnak ere bai
  • Taldeka lan egin dezakegu hobeto, ados ipintzen eta ez haserratzen
  • Ondo sentitu naiz azkena nintzela baina nire ikaskideek lagundu didate.
  • Ikasi dut ezin dugula jo lekua edukitzeko, baizik eta besteei utzi
  • Taldeka lan egiteko ezin dugu pikatu.
  • Ikasi dut lagunak altxor bat direla
  • Txarto sentitu naiz klaseko batek bronka bota didalako.
  • Lan egin behar dugu taldeka eztabaidarik gabe eta denok parte hartzen.

2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Ander Berlinen

Ni Berlinera joan naiz nire familiarekin, nire lehenengo jaunartzearen eta nire aitaren urtebetetzeko festa ospatzera.

Argazki 1: Nire arreba Paula eta ni Brandemburgoko atean.

Lehenengo egunean Berlinengo telebistaren dorrea ikusi genuen Alexanderplatz-en dagoena. Ondoren, itsasontzi bat hartu genuen eta ia Berlin guztia ikusi genuen ibaitik.

Gero Checkpoint Charlie duen izeneko leku bat bisitatu genuen. (argazki 2)


Munduko 2. guda amaitu eta gero, aliatuek lau zatitan banatu zuten Alemania guztia: Sobietikoa, Estatubatuetakoa, Britanikoa eta Frantsesa eta 81 kontroleko puntuak sortu zituzten. Zati Sobietiko ekonomia aliatu bestekoena baino txarragoa zen, gero eta gehiago. Gainera zati Estatubatuetakoa, Britanikoa eta Frantsesaren artean harremanak onak ziren baina hirurek zati Sobietikoarekin harremanak txarrak zituzten.

Zati Sobietikoa oso txarto zegoenez, jendeak beste lekura joaten zen eta gainera jende inportante asko ihes egin zuten hortik.

Urte batzuk pasa eta gero, ia 3.000.000 pertsona ihes egin zuten hortik eta zati Sobietikoa haserretu egin zen. Horregatik, 1961eko abuztuaren 13an, gauez, 155 kilometroko alanbre-hesi bat eraiki zuten. 69 kontroleko puntu apurtu zituzten, 12 kontroleko puntu bakarrik uzten.

Hurrengo egunean, harresi handi bat ipini zuten eta ezin zen beste aldera pasatu. Harresiaren artean zeuden etxeak bota zituzten. Berlingo harresiak familiak separatu zituen. Pertsona asko ezkutatzen ziren leku guztietan harresia zeharkatzeko: kotxeetako maletategietan, kamioietako gurpiletan, maletetan...

Argazki 3: Paula eta ni Berlinengo harresiaren ondoan (I)

Berlinengo harresiak hiriko bi zatiak hogeita zortzi urtez separatu zituen. Harresia 1989ko azaroaren 9an erori zen.

Argazki 4: Harresiaren ondoan (II)

Beste egun batean zoora joan ginen eta besteak beste, hartz polar bat ikusi genuen. Azken-aurreko egunean LEGOLANDERA joan ginen. Han LEGOKO piezak egiten ikasi genuen.

Argazki 5: Legoland Discovery Centre-ren sarreran (Postdamer Platz-en)

Argazki 6: Nire lagun agurgarriekin, C3PO eta R2-D2

Argazki 7: Berlinengo zooren hartz polarraren bat

Ander Etxebarria.





2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Herriak eta hiriak zein desberdinak diren!

Bai,  herriak eta herriak ez dira batere berdinak eta klasean honi buruzko eskema osatu duzue. 
Gehiago jakin nahiko zenukete? Ea hauxe baliogarria den!