2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

Pozaren trena

Gaur tutoritzan Ainhoak folio bat ipini digu klaseko bakoitzari sorbaldan. Gero, guztiok idatzi behar genuen besteen sorbaldan, berari buruzko esaldi polit bat. Kendu dugu folioa, eta irakurri dugu zer ipini duten besteek.

Hau izan da, triste bagaude begira dezakegu folioan eta alai ipintzen gara.





2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

Peio G. ren oporrak

Ni Peio naiz eta lau gauza kontatuko dizkizuet.

Egun batean, Atxarreko San Pedrora joan  nintzen. Ermita batean egon ginen.
Gero hondartzan egon nintzen. Olatuak oso indartsuak ziren eta primeran pasatu nuen.
Beste egun batean Jakara joan ginen familia osoa.
Txango bat egin genuen Ibon de Estanesera.
Egun batean Canfranc geltokian egon nintzen nire lehengusinekin eta tren zaharrak ikusi nituen.

             
                                           




2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

Deskribapenak lantzeko

Badakizue deskribapenak idazteko izenondoak, sinonimoak eta antonimoak erabiltzea oso garrantzitsua da. Hemen joku batzuk uzten dizkizuet birpasatzeko. Gainera, gogoratu datorren astean fitxa berezi bat egingo dugula.

Izenondoak erlazionatu

Zaletasunak adierazteko esaldiak 1

Zaletasunak adierazteko esaldiak 2

Izenondoak: antonimoak lotu

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Peioren oporrak

Ni Peio naiz eta Marbellara eta Madrilera joan naiz. 
Marbellan lagun bat egin dut.  Egun batean hotelaren anibersarioa ospatu genuen eta mini afari bat egin genuen hotelan. 
Aste bat eta gero Madrilera joan nintzen Warnera eta hor gauza asko ikusi genituen. Hor atrakzioak zeuden eta pertsonaia asko ikusi genituen. 
Bi egun eta gero Madrilaren hiriburura joan nintzen. Gau batean lagun batzuekin geratu ginen eta bere etxera joan ginen. 
Hurrengo egunean Bilbora etorri ginen.

  

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

Bikoteka idazten

Gaur Hizkuntza klasean, bikoteka idazteko lan bat egin dugu: irakasleen deskribapena. Hasieran amankomunean jartzea eta urratsak jarraitzea kostatu zaigu, baina azkenean lan politak atera zaizkigu.


Alfabetoa



Gogoratzen duzue alfabetoa ikasteko abestia?

Prest zaude abesteko? Animatu!

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Ander eta Ronaldo


Kaixo, ni Ander Fernández naiz eta nire oporrak kontatuko dizkizuet.

Ni joan naiz Beloradora eta oso ondo pasatu nintzen. 

Beste egun batean Madrilera nire lagunekin eta koadrilarekin joan nintzen eta ederto pasatu ginen. Bernabeura joan nintzen eta Cristiano Ronaldorekin topo egin nuen.




Jonen oporrak



Udan Bilboko itsasadarratik piraguan joan nintzen. Oso dibertigarria izan zen. Beste egun batean txango bat egin nuen Iñigo Roblesekin Pagoetara. Oso ondo pasatu genuen.

Beste argazki batean Zarautzen nago.


Oporretan Karrantzara joan ginen ere animaliak ikustera.










2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Hezurrak eta giharrak


Hezurren eta giltzarren funtzioa ikasiko dugu gai honetan. Hobeto ulertzeko bideo bat ikusi dugu.

Gustatu zaizue ikusitakoa? Kamaleoiak gauza interesgarriak eta dibertigarriak kontatu dizkigu, ezta?
Hementxe duzue berriro ikusteko.

Kamaleoia hezur eta giharrekin





2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

Ongi etorri guztiei


Kaixo lagunok!

Ongi etorri gure blog berriari. 

Kurtsoa hasi da eta martxan gaude. Hemendik aurrera gure lanak, abestiak, jarduerak... eta denetariko gauzak zintzilikatuko ditugu hemen guztiok ikus dezagun.


Parte hartu nahi duzue?

Anima zaitezte, goazen!!!